I ratzarri
Zarauzko folklore taldea

Historia Ekintzak Zaharra berri  
2008ko urtarrilean eguneratua


Bazkideen urteroko batzarra

Abenduaren 28an, Inuxente Egunez, Iratzarriko lagunek urteroko bazkideen Batzarrean elkartu ziren. Bertan, 2007. urteak eman duenaren balorazioa egin, eta 2008.ean taldeak egin nahi dituen ekintzak eztabaidatu ziren. Aurtengorako berrikuntza nagusiak hauek dira: batetik, taldekideak elkarrekin asteburua pasatzera joateko plana, otsailean; bestetik, dantza-kontuekin lotuago dagoen kontua, Txakolinaren Egunean Zarautzen egiten den plana auzo-herrietara ere zabaltzeko asmoa.

Iratzarriko lagunak afaltzen, batzarraren ondoren (2007-12-28)
[Argazkia: Fatima Ferrera]
Cachi-Bachi soziedadean egin zuten Batzarra, eta hura bukatutakoan bertan afaldu zuten guztiek. Sekula baino bazkide gehiago elkartu ziren 2007ko Batzarrera, eta talde-giroa aparta izan zen. Aurrera segitzeko ere jendea animo handiarekin sentitzen da. Dagoeneko egina dute, gainera, aurreneko saioa: Jaizkik egin die aurten Agurra Erregeei, urtero Koro Parrokialak antolatzen duen Erregeen Kabalgatan.

©dantzasoka-iratzarri folklore taldea 2008
iratzarri@iratzarri.com
Zarautz