Ekintzak (2007)Ekintzak (2006)Ekintzak (2005) |
Ekintzak (2007)1. Agurra Erregeen Kabalgatan (2007-01-05)Urtero moduan, hiru Erregeek Udaletxe aurrean kantu bidez haurrari egin ohi dioten adorazioan dantzariak ez dira falta izan. Aurten Jaizkik egin du dantzan, eta Maddik, ostera, Ama Birjina lanak egin ditu. 2. Elegante Eguna Azpeitian (2007-02-18)Aurten ere, aurreko urteetako bideari segituz, Iratzarriko lagunek Azpeitiko Itsasikoen gonbitea jaso dute Iñauteri Igandez, Elegante Egunean, haiek antolatzen duten konpartsan parte hartzeko. Han izan dira aurten ere Iratzarriko lagunak figurante lanak eginez: Miren globo-saltzaile, eta Xabier apaiz. Xabi Bidezabal ere han zen, dantzariekin.
Aurten eguraldia izan da petral antzera portatu dena: eguerdian, konpartsa abiatzerako, euria ari zuen gogotik. Izarraitz pilotalekutik herriko plazara euritan egin du bidea konpartsak, eta atertzen ez zuenez, Udaletxeko arkupetan dantza pixkat egin eta gero, eguerdiko konpartsaren kale-buelta suspenditzea beste aukerarik ez zegoenez, atzera bueltan arropak aldatzera joan dira denak. Poteo-elegantearen ostean bazkaria egin dute, eta gero festak segida izan du gauera arte. 3. Santa Marina ermitak 75 urte (2007-05-20)Santa Marina kaleko festak aspalditik ospatzen dira. Aurten, gainera, 75 urte bete dira ermita berria eraiki zutenetik (lehen bazegoen-eta beste bat); hori dela-eta, 25. urtemugan eta 50.enean egin zen moduan, prozesioa antolatu du bertako festa-batzordeak Santa Marina bezperan, igandez. Han izan dira Jaizki eta Xabi ezpata-dantza eginez, eta baita Iñaki Olazabal Paxo ere haiekin batean, auzokoa izanik eta aspaldian dantzarik egin gabe egon bada ere, ez baitu aukera hori galdu nahi izan.
Santa
Marina ermitak 25 urte (1957) eta 75 urte (2007) betetakoan egindako
prozesioak
[1957ko argazkia La Salle Ikastetxearen artxibokoa eta 2007koa Jaizki Mendizabalena] Dena dela, Juan Iñazio Larrañaga Xanglin izan da marka guztiak hautsi dituena. Izan ere, 25. urtemugan eta 50.enean ere dantzan egin baitzuen, eta aurten ere ez du hutsik egin nahi izan eta Agurra egin dio Santa Marinaren irudiari (goiko bi argazkietan ageri da bera). Ezpata-dantzaren
bideoa ikusteko
egin klik hemen
[Jaizki Mendizabalen artxiboa] 4. Txakolinaren Eguna (2007-09-15)Aurten ere irailaren hirugarren larunbatean, hilak 15, Mahats Biltzearen Jaia (VIII.a) ospatu da Zarautzen; Getariako jatorrizko txakolina ekoizten duten txakolin-egileak elkartu eta txakolin botila batzuk irekitzen dituztela aprobetxatuz, Iratzarriko lagunek ere festa egin dute. Goizean txistulariak jarri dituzte martxan. Beheko argazkikoak, ezkerretik eskubira, hauetxek dira: Aitor Arozena, Joseba Egaña eta Xanet Arozena txistuarekin eta Agosti Aranburu atabalarekin. Txistulari Banda osatuz, Igor Gartzia silbotarekin aritu da.
Txistulari
Banda goizeko kale-bueltan
(2009-09-15)
[Xabier Etxaberen artxiboa] Dantzariak ez dira oso aparte ibili dira; aurten zortzikotea osatu dute, beheko argazkian ikusten den moduan: Xabi Bidezabal, Fatima Ferrera, Marian Galarraga, Kepa Blazkez, Xabier Etxabe, Jon Lertxundi eta Ainhoa Kortajarena aritu dira dantzan. Txakolin, sueltoa, zazpi-jauziak, makil-txikiak eta kontradantzak egin dituzte kalean. Urtero bezala Iñaki Oliden soinu handiarekin etorri da, eta Udaletxe aurreko ekitaldian otxote bat aritu da kantuan. Bazkaltzeko garaian taldekoak diren Leire Irureta eta Eneko Alberdi etorri dira, eta lagun gehiago ere bai; hamabost lagunetik gora eseri gara mahaian.
Iratzarriko
dantzariak Udaletxe aurreko plazan (2009-09-15)
[Xabier Etxaberen artxiboa] Hau izan da Iratzarrik antolatulako programa: -
10:30. Txistularien kale-buelta. Aurten, zarauztarrei
laguntzen Oiartzungo lagunak izan dira. Aurten ere izan da gauez festari segida eman dionik. Ekintzak (2006)1. Agurra Erregeen Kabalgatan (2006-01-05)Aurten ere, euria eginagatik, ez da dantzaririk falta izan Erregeen Kabalgatan. Aurreko urteetan baino lehenago iritsi ziren Erregeak Udaletxe aurrera, Musika Bandarekin, Koro Parrokialeko antolatzaileekin eta beste akolito guztiekin batera, eguraldia txartuko zen beldurrez: 830etarako han ziren. Erregeak Kale Nagusitik barna sartzen dira herrira, aurrena Herodesekin egiten dute antzezpena Torre Luzean, eta gero Udaletxe aurrera joaten dira. Bertan, Jesus haurrari opariak ematen dizkiote bertso bana kantatuaz. Xabier Etxabe eta Maddi Urzelai izan dira aurten haurraren aurrean dantzan egin dutenak.
Maddi eta Xabier Agurra egiten (2006-01-05). 2. Neguko suelto ikastaroaDozena bat lagun jardun dira Iratzarriren lokalean, azaroan hasi eta hiru hilabetez, dantza-sueltoko pausuak ikasten. Gogotsu aritu dira asteazkenero, ordubetez, fandango eta arin-arinarekin; Marian Galarraga, Xabier Etxabe eta Ainhoa Kortajarena izan dira irakasleak.
Ikasleak dantzan Ainhoarekin, Xabier piezak jotzen ari dela (2005-01-18). Iraileko suelto ikastaroan egin zuten antzera, oraingoan ere zuzeneko musika izan da azken bi saiotan. Xabierrek jotako piezekin, ez dira ez gaizki moldatu ikasleak! Euskal Jaiak oraindik urruti daude baina... ondo ikasitakoa ez omen da sekula ahazten. Hala beharko! 3. Elegante Eguna Azpeitian (2006-02-26).Aurten ere Azpeitiko Itsasi Kultur Taldearen gonbita jaso dugu Iņauteri Igandeko Artzai-Iņude Konpartsan parte hartzeko. Beheko irudian agertzen dira, konpartsan aritu diren zarauztar "figuranteak". Xabier Bidezabal, berriz, dantzarien taldean taldean aritu da.
Ezkerreko argazkian,
Miren eta Xabier desfilean. Eskuinekoan Marian, Kepa, Xabier eta Maddi
desfilearen aurretik
(2006-02-26).
Beti bezala eguerdira arte luzatu zen desfilea. Azpeitiko Plazan euriak harrapatu zigun, baina horrek ez zigun umorerik kendu. Eguerdiko poteoa bikaina izan zen, bazkaria eta bazkalostea eta bai, eta arratsaldea bapo pasa eta gero, gauean luzatu egin genuen festa.
Arratsaldean:
Xabi Bidezabal, Kepa, Marian, Ainhoa eta Xabi. (2006-02-26). 6. Josebaren eta Martaren ezkontzaOsteguna, 12: Goizean juntatu, kotxean gauzak sartu, eta gosaltzera. Bost bat orduko bidea dago Sortera. Han, asteburu osoan, egun eta gau, ilara izugarriak Loteria erosteko. Badakizue han sorgin bat dagoela eta... Kontuak kontu, han elkartu ginen denak: Nora, Ponttino, Iņaki, Xabier, Miren, Xabi Bidezabal, Fatima (familia osoarekin) eta Xabier. Bazkalondoan, denak elkarrekin joan ginen Llessui aldera (Joseba eta Marta ezkondu ziren tokia, Sort-etik gora, dozena bat kilometrora). Han ongi etorria egin ziguten eta beraien etxean egon ginen. Handik bueltan afaldu, eta ohera. Ponttino eta Xabi Bide, jolasean (2006-10-12). [Nora Urdanpiletaren artxiboa] Ostirala, 13: Miren eta Xabiren esanei kasu eginez, kotxea hartu eta parke natural batera abiatu ginen. Eguraldi zoragarria. Fatima, Patxi eta bi umeak ere gurekin ziren. Haiek bide motza egin zuten, eta gu laku bat dagoen tokiraino ailegatu ginen. Handik aurrera ere bai, kaskada bat zegoen tokira. Arratsaldean entsaioa tokatzen zen: Martaren anaia bat (Lluis) bat eta haren neska (Laia) etorri ziren biolin bana hartuta. Guk, hurrengo egunean egin beharreko dantzei buelta bat eman eta afaltzera. Parke naturalean (2006-10-13). [Nora Urdanpiletaren artxiboa] Ostirala, 14: Ezkontza Llessuin. Goiz ailegatu ginen gora, hamaiketako. Joseba behera joana zen Martaren bila, pelukerira. Soinua jotzen hasi ginen bitartean. Gero, zai egon ginen Joseba eta Marta noiz etorriko eta haiei soinuarekin ongi etorria egin genien.
Diana eta dantza-saioa goizean. Eguerdian, soinujotzaileen atzetik denak elizara (2006-10-14). [Nora Urdanpiletaren artxiboa] Konpartsaren atzetik, denak elizara. Eguraldia, zoragarria. Ez sinestekoa. Ponttinok eta Xabi Bidezabalek ezpata-dantza egin zuten mezaren erdian. Bukaeran, Josebak Martari Agurra biolin eta soinuarekin lagunduta. Guk, Polkak eta bukaerako kalejira. Zailena egina zegoen.
Ezkerrean, Xabi Bide eta Ponttino Ezpata-dantza egiten. Eskubian, Josebak Agurra (2006-10-14). [Nora Urdanpiletaren artxiboa] Aldatu, trasteak kotxean sartu, trago bat hartu eta bazkaltzera. Escaló-ra. Lepo jan eta gero, artista inprobisatuak lanean hasi ginen DJ-ak diskoak jarri aurretik: ume txiki batek Barįa-ren himnoa kantatu zuen, Korokoek antzerki moduko bat egin zuten "Martaren egiak" kontatuz, eta Xabik hiru bertso kantatu zituen. Gero, Iņaki eta Xabi erromeri giroan hasi ziren jotzen. Ezkonberrien baltsa etorri zen gero, eta azkenik DJ-a. Festa, gauera arte. Egun ederra.
Bazkaria, aurretik eta ondoren (2006-10-14). [Nora Urdanpiletaren artxiboa] Igandea, 15: Zarautza buelta, hurrengo batean berriro bueltatzeko esperantzan.
Ekintzak (2005)1. Agurra Erregeen Kabalgatan (2005-01-05)Errege bezperan, Koro Parrokialak antolatuta, ekitaldi franko egiten dira Erregeen Kabalgataren inguruan. Kabalgata ezezik, antzezpena ere bada Zarauzkoa: esate baterako, Erregeen eta Herodesen arteko elkarrizketa Torre Luzean eta Errege bakoitzak abesten duen bertsoa, Udaletxe aurrean. Jaizki eta Maddi Agurra egiten (2005-01-05). Argazkiak: Bertol Arrieta
Gure lana apala izaten da Kabalgatan, baina urterokoa; aurten Maddik eta Jaizkik egin diote Agurra haur jaio berriari, Erregeek bertsoak abestu aurretik. 2. Elegante Eguna Azpeitian (2005-02-06).Otsailaren 6an, Iņauteri Igandez, hogeita bost urte egin zituen Azpeitiko Itsasi Kultur Taldeak Iņauterietako Artzai-Iņude Konpartsa antolatzen. Iņauteri Igandez ateratzen dira beti, eta aurten, urtemuga dela-eta, festa berezia egin dute: Artzai-Iņude Konpartsaz gain, beste Iņauterietako pertsonaia batzuk ere atera baitira kalera.
Azpeitiko Itsasi taldeko lagunekin, Iņauteri giroan (2005-02-06). Argazkia: Itsasi Kultur Taldea
Gu ere, Iratzarrikoak, gonbidatu egin gintuzten eta han izan ginen sei lagun. Konpartsaren lanak eginda, eguerdiko Poteo Elegantea ere egin genuen, eta bazkaria ere bai Itsasiko lagunekin. Dantzariak ez ginen geldirik egon bazkalondoan, eta arratsaldean ere ez, Azpeitiko tabernetan segi baitzuen festak. Egun aparta.
Poteoan: Ainhoa, Marian, Miren eta Xabi. Argazkia: Ainhoa Kortajarena
Bazkalondoan: Gurutze, Goizane eta Miren. Xabi, bazkalondoan dantzan. Argazkia: Ainhoa Kortajarena 3. Aurreskua San Joan bezperanEkainaren 23a, San Joan bezpera, osteguna izan da aurten, eta urtero bezala Aurreskua egin zuten Iratzarriko lagunek Musika Plazan, lizarraren aurrean. Iaz egin zituen hogeita bost urte ohitura horri hasiera eman ziotela (hala ere, komeni da gogoratzea Iņurritzan ere urtero egiten dela Aurreskua San Pelaio egunean). San Joan Dantza eginaz hasi zen ekitaldia arratsaldeko 830etan, urteroko moduan, eta gero, Aurreskua. Aurreskua, Dantzasoka ere esaten zaiona, osorik egin zuten dantzariek: Desafioa, Azeri-dantza, Agurra eta Zortzikoa, eta bukaeran dantza-sueltoa. Zortzi dantzari ziren sokan; sokaren buru, Aurresku, Jaizki Mendizabal izan zen eta beste muturrean, Atzesku, Xabier Etxabe. Txistulari Banda sei lagunek osatu zuten, hauetxek: Ane Arruti, Nerea Alberdi, Arantza Iribar eta Ane Urdangarin txistuarekin, Igor Gartzia silbotarekin eta Agustin Silvan atabalarekin.
[Xabier Etxaberen artxiboa] Jende mordoxka elkartu zen urteroko zitara. Bederatziak paseak zirela bukatu zen saioa, eta hamarretan afaria izan zen musika eta guzti (Igor Gartzia eta Iņaki Olidenekin). Festa ez zen gehiegi luzatu, biharamunean lan egin beharra egokitu baitzen. 4. Suelto-ikastaroa Euskal JaietarakoAurten, askok eskatzen dutela ikusita, suelto-ikastaroa antolatu du Folklore Taldeak helduentzat. Hamasei urte izatea eta dantzan ikasteko gogoa eskatu zaie izena eman dutenei. Bost egunetako ikastaroa izan da, laburra; gure nahia, pausu errazak erakutsiz, jendeak dantzan egiteko lotsa galtzea izan da.
Aitor, Fatima eta Ainhoa ikasleekin. [Xabier Etxaberen artxiboa] Abuztuaren 31n hasi zen ikastaroa, eta irailaren 7an bukatu. Hogeita hamasei lagun jardun dira dantza-sueltoko pausuak ikasten, denak ere ilusio handiz, aurreneko egunetik dantzan ari zirela konturatzean. Xabier Etxabe, Ainhoa Kortajarena, Marian Galarraga, Aitor Arruti eta Fatima Ferrera aritu dira irakasle lanetan.
Iñaki Oliden eta Igor Gartzia. [Xabier Etxaberen artxiboa] Azken bi egunetan, musikarien laguntza ere izan dugu: Igor Gartzia eta Iñaki Oliden izan dira fandangoak eta arin-arinak jotzen. 5. Txakolinaren EgunaIrailaren 17an, larunbata, VI. Mahats Biltzearen Jaia ospatu zen Zarautzen. Festa hau Euskal Asteko egitarautik atera, eta irailaren hirugarren astean egiten denetik, Iratzarriko lagunak bertan izan dira. Urtetik urtera festa-egitaraua handiagoa da, eta Folklore Taldeak ere egun inportantea du bere urteko egitarauan. Hona hemen, egunaren kronika laburra: * 11'30-12'30: Iratzarrik ekarritako txistularien kale-buelta. Herriko txistulariez aparte, aurten Iñaki Eguren donostiarra ere gurekin aritu zen, goizean txistua jotzen eta bazkalondoan dultzinarekin.
Txistulari Banda: Iñaki Eguren, Agosti Aranburu eta Jon Arruti. [Xabier Etxaberen artxiboa] * 12'30-13'30: Udaletxe aurreko plazan, "Txakoli" izeneko dantza egin zuten Iratzarriko lagunek. Iñaki Oliden izan zuten lagun soinu handiarekin, eta baita zortzi lagunez osatutako Koroa ere. Gero, txakolin dastaketa izan zen plazan bertan.
Dantzariak Udaletxe aurrean, eta atzean Koroa eta soinujolea. [Xabier Etxaberen artxiboa] * 13'30-14'30: Bazkaltzeko garaia bitartean kale-animazioan aritu zen taldea, musika jotzen eta dantzan. Barren Plazan egin zuten saiorik luzeena.
Iratzarriko lagunak kalez-kale dantzan. [Xabier Etxaberen artxiboa] * 14'30: Azken urteetako ohiturari segiz, Barren Plazan bertan bazkaldu zuen taldeak. Bazkalondoa luzea izan zen. Giro aparta jarri zuten musikarien doinuek eta gainontzekoen kantuek. Dantza ere ez zen aparte ibili. Zazpiak arte ez zen inor mahaitik altxa, eta hango lanak bukatutakoan, gauean luzatu egin zuten batzuk festa-eguna.
|
|
Đdantzasoka-iratzarri
folklore taldea 2007
iratzarri@iratzarri.com
Zarautz